Irakasleen Batzordeak 2024ko apirilaren 24an egindako bileraren ondoren, eta Langileen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak 22/23 eta 23/24 ikasturteetan baja eman behar izan dieten funtzionarioen eta interinoen datuak bidali dizkigunez, Langileen Batzorde honek horiei buruz egiten duen azterketa helarazi nahi dugu.

23/24 ikasturte osoan Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearen deialdirik egin gabe eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan hilabete honetara arte langile nahikorik izan gabe egon ondotik, garrantzitsua iruditzen zaigu honako gogoeta hauek helaraztea:

  1. Lehenik eta behin, laneko bajak familiako medikuek edo mutuek ematen dituztela hartu behar da abiapuntutzat; profesional horiek jarraibide eta irizpide oso argiak dituzte gaixo dagoenari baja ematerakoan.
  2. Nafarroako irakasleen plantilla feminizatuta dago, emakumeak gailentzen dira eta ondorio hauek atera daitezke:

2.1. Langile interinoen kasuan, ugaltze-adinean egoten dira haietako asko, eta, beraz, aztertu beharko litzateke baja horietatik zenbat datozen bat arrisku-haurdunaldiekin edo amatasunarekin lotutako beste kasuistika batzuekin.

2.2. Langile interinoen eta funtzionarioen kasuan, senideak zaintzearekin zerikusia duten kontuak ere aintzat hartu beharra dira. Nafarroako legeria ez da honi buruzko erantzunik ematen ari, Estatuko legeria egiten hasi den bezala.

  1. Ikastetxeetara egindako bisitetan, honako gai hauek ikusten ditugu:

3.1. Ikastetxeak gaixotasun birikoak transmititzeko joeradun lekuak dira, besteak beste, ratio altuen eraginagatik aireztapenean gabeziak dituzten gela oso txikietan.

3.2. Ondo dakigun bezala, irakasle lanak maiz tentsio psikosozialeko egoerak sortzen ditu, irakas-ikaste prozesuak dakarren erantzukizunagatik eta lan gainzamarengatik.

3.3. Zailtasun bereziko egoera askori irakasleek egunero aurre egiten diete, beharrezko baliabiderik gabe.

Irakasle Batzorde honek nabarmendu nahi du irakasleen profesionaltasuna; sarritan, osasun egoera onean egon ez arren joaten baitira lanera.

Gainera, nahikoa da EDUCAn irakasleek lanorduz kanpo dituzten sarbideak aztertzea, Hezkuntzako profesionalek nola eta zenbat lan egiten duten ikusteko (gauak, asteburuak, oporrak, jai nazional eta autonomikoak), edo urtero norbere aferetarako eskatzen diren egunen eskaera txikia berrikustea, eta horrek erakusten baitu langile gehienak zeinen arduratsu diren eta gehiengoa lanean buru-belarri nola aritzen den.

Gure ustez, garrantzitsua da Departamentuak plantillaren zati bat osasun arazoengatik medikuarengana joan beharrean aurkitzea zerk eragiten duen aztertzea, egoera hori minimizatzeko neurriak jar ditzan. Baina ez dugu onartuko benetan gaixorik egon gabe bajak eskatzen dituzten langileen ehuneko handi bat dagoenaren susmoa sustatzerik.