Beste finantziaketa publikoaren gehikuntza berri bat.
Patronalak, bitartean, hitzarmena eta soldata-taula berrien sinadura atzeratu nahian.
Eusko Jaurlaritzak % 0,5eko soldata-igoera aplikatuko die irakaskuntza publikoko langileei martxotik aurrera (eta atzeraeraginez 2023ko urtarriletik). Hezkuntza Sailak 2024ko ordainketa eskuordetuaren taula aldatu du berriro, igoera hori gehituz. Hau da, itunpeko ikastetxe pribatuen finantziazioak gora egin du berriro.
Litekeena da Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan, kopuru hori, martxoko nominan 2024ko ordainketa “eskuordetuaren doikuntza” kontzeptu bezala agertzea. Litekeena da ere apirilean 2023ko urtarriletik aurrerako atzerapenak ordaintzea.
STEILASek salatu nahi du Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan atzeratzen ari direla otsailaren 5eko greba-amaierako akordioan adostutako igoeren aplikazioa, soldata-taula berriak negoziazio mahaira oraindik ere eraman ez baitituzte. STEILASetik Patronalei exijitzen diegu, berriro ere, martxoaren 27ko negoziazio mahiara soldata-taulen proposamena ekar dezatela apirileko nominan aplikatzen hasteko.
Leave A Comment