Norentzat:

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako irakasleentzat eta 0–3 urteko zikloan lan egiten duten irakasleentzat, ziklo horretarako jardueretan.

Eskaera egiteko epeak.

Eskaerak aurkezteko bi epe irekiko dira. Epe bakoitzean, epe horri dagozkion prestakuntza-jardueretarako soilik aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

a) Lehen eskaera-epea:
– 2023ko uztailean, abuztuan, irailean eta urrian hasten diren jarduerak.
– Eskaera egiteko epea: 2023ko maiatzaren 19tik ekainaren 2ra bitarte, biak
barne.

b) Bigarren eskaera-epea:
– 2023ko azarotik 2024ko ekainera bitartean egiten diren jarduerak.
– Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 15tik 29ra bitarte, biak barne.

Eskaerak aurkeztea:

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza Saileko aplikaziora jota, Hezigune atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Epe bakoitzaren barruan, nahi adina prestakuntza-jardueratarako eskaera egin daiteke, eta eskaera-orrian haien lehentasun-ordena adieraziko da.

Prestakuntza-jarduerak
2023-2024 ikasturterako prestakuntza-jardueren zerrenda Hezkuntza Sailaren webgunean 2023ko maiatzaren 19tik aurrera kontsulta dezakete.