Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, formakuntza saioa jaso dugu gaur STEILAS sindikatuko kideok.

Hasteko, AMUGE Euskadi Emakume Ijitoen Elkarteko Paula Piñon eta Noemi Amaya Garcia izan ditugu, izan ere, Euskal Herriko Ijito Herriaren Eguna ospatzen da formakuntza egin dugun honetan. Ijito Herria testuinguruan kokatu, eta jasaten dituzten diskriminazio eta indarkeri mota ezberdinak azaldu dizkigute.,

Horren ostean, Eider Goiburu feminista, gizarte psikologoa, berdintasun teknikaria eta sexu hezitzailearekin egin dugu saioa: irakasleen artean dagoen indarkeriari begiratzen. Pribilegioez, botereaz eta indarkeriaz aritu gara, horiek definituz eta identifikatzen saiatuz testuinguru ezberdinetan.