Eros-ahalmena bermatzen duen proposamenik gabe, lan kargak arintzeko neurririk gabe, enplegua bermatzeko neurri zehatzik gabe eta sektore feminizatuentzako hobekuntzarik gabe etorri dira gaurko mahaira berriro ere. Egoera honetan, sindikatuok urtarrileko grebak mantenduko ditugu. Patronalei funtsekoak diren gai hauetan proposamena landuta dutenean biltzeko prestutasuna adierazi diegu.

 

Urtarrilaren 10ean mahai negoziatzaileko bilera izan zen. Bileran Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek langileak grebara eraman zituzten eskaerengandik oso urrun zegoen dokumentu bat aurkeztu zuten.

Sindikatuok, urtarrilaren 12ko bilerarako langileen eskaereri erantzungo zion proposamen bat egiteko galdegin genien. Gaurko bilerara ordea etxeko lanak egin gabe eta aurrerapuso nabaririk gabe etorri dira patronalak akordiorako klabeak diren gaietan. Eros-ahalmena bermatzen duen proposamenik gabe, lan kargak arintzeko neurririk gabe, enplegua bermatzeko neurri zehatzikgabe eta sektore feminizatuentzako hobekuntzarik gabe etorri dira gaurko mahaira berriro ere. Lanbide Heziketan zein gainerako gaietan zehaztasun gabeko edo oso eskasak diren edukiak ekarri dituzte.

Hau horrela, sindikatuok gai horiei erantzungo dioten proposamen bat lantzeko eskatu diegu patronalei. Proposamena landuta dutenean biltzeko erabateko prestutasuna adieraziz.

Hau horrela, sindikatuok urtarrilerako grebak mantenduko ditugu. Agerikoa baita greben eraginez patronalak mugitzen direla.

Langile guztien eros-ahalmena bermatuko duen, lan kargak arintzeko eta enplegua bermatzeko neurriak jasoko dituen, sektore feminizatu eta prekarioenen baldintzak hobetuko dituen eta Lanbide Heziketa modu egokian arautuko duen proposamena dugu sindikatuok helburutzat. Euskalduntze planak, berdintasun planak eta lan osasuna bermatzeko, bereziki arrisku psikosozialak plangintza eta neurriak hartzea bermatuko duten aurreikuspenekin batera.