Atzo, Kristau Eskolaren ikasturte hasierako ekitaldian STEILAS, ELA, CCOO, LAB eta UGTk deituta langileen ordezkariak bildu gara Zumaiako Maria eta Jose ikastetxearen aurrean hitzarmen berria aldarrikatuz. Elkarretaratzea “Benetako negoziazioaren alde. Hitzarmen berria orain! “lelopean burutu da.

Dozenaka negoziazio mahai izan ondoren ez da inolako aurrerapenik lortu , eta ez diegu inolako borondaterik ikusten patronalei gure lan baldintzak eta, ondorioz, hezkuntzaren kalitatea hobetuko luketen neurrien inguruan negoziatzeko. Hau horrela izanik, STEILASek negoziazio fase hau amaitutzat eman du eta, beste sindikatuekin batera, mobilizazio faseari heldu dio.

Gogoratu behar dugu hitzarmena 2009tik indarrean dagoela; harrez geroztik langileen baldintzak okerrera egin dute eta lansariak izoztuak egon dira eta langileen erosteko ahalmena %13 gutxitu da.

2010ean patronalek lansariak murriztu zituzten aldebakarrez , baina langileon ekimenez eta demanda saldoa sartu eta gero epaileek langileen aldea gin zuten eta lansarien murrizketa bertan behera utzi behar izan zuten. PPren lan erreformaz baliatuz 2013ko uztailean Euskadiko hitzarmena utzi eta estatala aplikatzen hasi ziren. Langileok adorez erantzun eta mobilizazioei esker Euskadiko hitzarmena berreskuratu genuen.

Horrek erakusten digu mobilizazioa ezinbestekoa dela langileen lan baldintzak hobetzeko eta patronalek jarrera eta borondatea aldatu ezean mobilizaziok bultzatuko ditugu hitzarmen berria lortu arte.