131018 kartela parotAlderdi, sindikatu eta eragile sozial ezberdinek Estrasburgoko Epaitegiak kaleratuko duen sententzia aldekoa izatea espero dute eta astelehenerako mobilizazioak deitzen dituzte
Alderdi, sindikatu eta eragile sozialen ordezkaritza bat bildu gara gaurko agerraldi publiko honetan, astelehen honetarako iragarrita dagoen Giza Eskubideen Europar Epaitegiaren ebazpenaren aurrean ekimen bateratuen berri emateko asmoz.
Ezer baino lehen, berriro ere espainiar gobernuak Herrira mugimenduaren aurka buruturiko jokaera salatu nahi dugu, baita auziperaturiko 20 lagunek pairatzen dituzten giza eskubide, zibil eta politikoen urraketa ere. Haatik, urriaren 5eko manifestaldian adierazi genuen bezala, orain herri honen gehiengo soziala da euskal presoen giza eskubideen aldeko lana bere gain hartzen duena.131018 prentsaurre parot
Gure alderdi, sindikatu eta eragile sozialetatik Anaitasunan irailaren 14an buruturiko ekitaldian parte hartu genuen, eta bertan Euskal Herriarentzat bakerako aukera bat
aldarrikatu genuen, baita 197/2006 Doktrinaren indargabetzea ere.
Orduan esan bezala, Ines del Rioren kasuan jada epai bat badagoela uste dugu: Arlo
juridikotik, 2012ko uztailean Estrasburgoko epaitegiak erabateko adostasunez harturikoa.
Beste arlo sozial bat ere badu, irtenbideari eta bakeari lagunduko liokeen espetxe politika
bat aldarrikatzen duen gehiengo sozial nagusi batena, alegia.
Beraz, Giza Eskubideen Europar Epaitegiak aurretiaz harturiko erabakia berretsiko duela
espero dugu eta behin betikoz 197/2006 doktrina baliogabetu. Baina Areto Nagusiak
dionaz harago, herri honen gehiengoaren nahiarengan konfiantza dugu, eta salbuespen
neurriak gainditzeko gakoa guztion aktibazio sozialean oinarritzen dela azpimarratu nahi
dugu.
Zentzu horretan, herritargoari epaiaren berri eman aurretiko egunetan kalera ateratzeko
gonbitea egiten diogu giza eskubideei, irtenbideari eta bakeari modu ozenean baietz
esateko, eta jada beraien zigorrak beteak dituzten preso guztien kaleratzea aldarrikatzeko.
Aldi berdinean, astelehen goizerako Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean elkarretaratzeak
eta asanbladak deitu ditugu, epaiaren kaleratzea itxaroteko. Eta arratsaldean 197/2006
doktrina ezarriak dituzten presoen herrietan zein beste hainbat lekutan, mobilizazioak
burutuko dira.
Mobilizazioen zerrenda:
Astelehena 21, goizeko 11etatik 13etara bitartean:
– Bilboko Eliptika Enparantzan
– Gasteizko Ama Zuriaren Enparatzan
– Donostiako Boulebarrean
– Iruñeako Arrano Kultur Elkartean