JAURLARITZAK BADU HEZKUNTZA PUBLIKOKO IRAKASLEEN GATAZKAREKIN AMAITZERIK

Urteetan eskola publikoak jasandako murrizketek egoera larrira eraman dute. Aurreko ikasturtean hezkuntza publikako langileek eta hezkuntza komunitateak hasitako mobilizazio eta greba arrakastatsuek Jaurlaritza mugitzea lortu dute.
Gaur, Lakuan izandako negoziazio mahaian Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamenak garapena, xehetaunak, bermeak eta ezarpenerako egutegia behar ditu.
Argi geratu da Jaurlaritzak nahikoa baliabideak dituela gatazka konpontzeko. Beraz  Jaurlaritzaren esku dago eskola publikoak behar dituen baliabideak indarrean jartzea eta  gatazkari konponbide duina ematea.
Euskal herria, 2018ko apirilak 18