#nibanoaSTEE-EILAS sindikatuak biharko Tantaz tanta manifestazioari buruz Velasco epaileak hartutako erabakia errefusatzen du eta bere egoneza adierazi nahi du.

 

 

Dirudienez hainbat estamentu politiko eta judizialek zaila dute ulertzea egoera aldatu dela eta bakea eta normalizazio politikoa bihurtu dela gehiengoaren ametsa; konponbiderantz urratsak eman beharrean, beste oztopo batjarri dute ulertezina den biharko debekuarekin.

 

 

Pertsona guztien eskubideak errespetatzea baldintzarik gabe exijitzen dugu, batik bat adierazpen askatasuna. Euskal jendarteak orain arte adierazitako heldutasunaz eta engaiamenduaz manifestaziorako eskubidearen aurkako eraso berri honi eman beharreko erantzuna emango diolakoan gaude.

 

 

Horregatik eraso hau salatzeko konbokatuko diren ekimenekin bat egitera deitzen zaituztegu herritar oro.

 

 

STEE-EILAS