Hego Euskal Herriko Hezkuntza Publikoko gehiengo sindikalak (LAB, STEILAS eta ELA) bat egiten du urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren deialdiarekin.

Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, EAEko Hezkuntza Publikoan ia %90eko ordezkaritzaz gehiengo sindikala osatzen dugun LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok ere bat egiten dugu lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko aldarriarekin.

Bere aldetik, Nafarroako Hezkuntza Publikoan ere LAB, ELA eta STEILAS-en aldeko bozka eta Afapnaren abstentzioarekin aurrera atera Irakasle Batzordean grebarako atxikipena.

Hori dela eta, ohar honen bitartez, Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemako sektore guztietako langileei (irakasle, hezitzaile, sukaldari zein garbitzaileei) grebara batu, beraren arrazoien difusioan aktiboak izan eta greba-dinamika zein honen inguruko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu. Batetik, pentsioena denon afera delako, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena. Bestetik, ondo dakigun bezala, lan baldintza duinen aldeko borroka zein kalitatezko zerbitzu publikoena eta bereziki hezkuntza publikoaren garapena ezinbesteko erronka dugulako, eta, azkenik, eskubide sozialak bermatu behar direlako.

Horregatik, grebari gure atxikimendua emanez, azken urteetako erreformak eta murrizketak atzean utzi eta soldata zein pentsio duinak, kalitatezko enplegua eta eskubide sozialak hemen erabakitzea exijitzen dugu.

Euskal Herrian, 2020ko urtarrilaren 20an