STEILAS sindikatutik honako lau puntuen inguruan Hezkuntza Sailari berehala erabakiak har ditzala eskatzen diogu, langileen lan baldintzak eta ikasleen eskubideak bermatzeko ezinbestekoak baitira:
Ordezkapenak: Egoera honetan, bereziki, haur eta gazte guztien hezkuntza eskubidea bermatzeko ezinbestekoa da ordezkapen guztiak betetzea.
Negoziazio Kolektiboa: Langileon lan baldintzak negoziatzeko esparruak berehala berreskuratzea.
EPE: 2020/2021 ikasturtera atzeratzea. Ez dago beste aukerarik hautagai guztien aukera berdintasuna eta osasuna bermatzeko.
Hekuntza eskubidea bermatzen ari ez zaien ikasleak: Hezkuntza Sailak, Udalekin, ikastetxeekin eta beharrezkoa den erakundeekin elkarlanean, gure ikasle guztien aukera berdinatsuna bermatzeko berehalako neurriak hartzea.
Sektore guztietan (Haurreskolak, Heziketa Berezia eta Irakasleak) proposamen eta galdera zehatz gehiago helarazi dizkiogu Hezkuntza Sailari. Horiek ere aste honetan zehar argitaratuko ditugu. Bitartean hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztien alde eta ikasle guztien aukera berdinatsuna bermatzeko lanean jarraituko dugu.
ORDEZKAPENAK BERREZARRI EAEn!
Telelana ez al da lana? Bitarteko-irakasleak ez al gara existitzen? Ikasle guztiek ez dute irakaslerik merezi? Zer egingo dute LH-ko ikasleek? Eta Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleek?
Eusko Jaurlaritza egiten ari dena legez kanpo dago eta gainera ez du honen inguruan aipamenik egiten. Nafarroan eta Errioxan, sindikatuen eta langileen salaketa eta bultzaren ondorioz, ordezkapenak berriro funtzionamenduan jartzea lortu dute.
Gaur bertan EJ-ko webgunean, “herritarren eskaerak” atalean Ordezkagune berriro martxan jartzeko eskaera bota dut. Ados baldin bazaude botoa eman mesedez:https://www.irekia.euskadi.eus/eu/proposals/3357-ordezkapenak-berrezarri-eaen#acomments