Castejongo eskolak bigarrenez eskatu du PAItik ateratzea. Lehenbiziko eskabidea baztertzeko esan zuten programatik atera ondoko plantillaren aurreikuspenak falta zirela (ez zen horrelako aurreikuspenik izan PAI ezarri zenean) eta programaren jarraipena, ezarrita dagoen taldeetan, Lehen Hezkuntza bukatu arte. Aipatu behar ohiko prozedura izaten dela eskatzea falta diren datuak edo argudiatu behar direnak. Hala ere, ez zen argudiorik eman, hezkuntzaren aldetik, ikastetxeak irteera proposamena oinarritzeko emandako arrazoi pedagogikoei kontra egiteko edo haiek eztabaidatzeko.

Irteera eskabideak dio PAIk ezin duela oztopatu ikasleek edukiak berenganatzea eta oinarrizko gaitasunak garatzea, are gehiago Castejonen: irakaskuntzako hizkuntzetatik bat ere ez da ikasle askotxoren familia hizkuntza, eta maiz umeek eskola lanetarako laguntza behar dute. Horri gehitzen badiogu haurren familiak adierazle sozio-ekonomiko baxukoak direla, garbi dago ezin dutela eskolatik kanpoko laguntzarik jaso haien ikasketetan.

Eskabide horrek Hezkuntza Komunitatearen gehiengoaren onespena dauka: Klaustroaren %78,8rena eta Eskola Kontseiluaren %100ena. Agian, PAItik ateratzeko baimenaren ukazioaren atzean ez dago arrozoirik pedagogiari edo antolamenduari dagokienez, baizik arrazoi politikoak, ikastetxe bat ateraz gero, PAI pairatzen duten gainerakoak atera baitaitezke haren atzetik arrapaladan. Carlos Gimenok baimendu beharko lieke PAItik ateratzea hori eskatzen duten ikastetxeei, Gaztela-Mantxako Hezkuntza Kontseilaritzak bezala. Jakina da PSOEko kide batek gidatzen duela kontseilaritza hori eta Carlos Gimeno alderdi berekoa dela.

Castejón 2021.02.09 PO. NP Castejón 09.02.2021