Hilaren 17an “LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna” aldarrikatuko dugu, urtero bezala. Zoritxarrez, gaur egun, oraindik ere, LGTBIQ+ kolektiboan egunero jasaten ditugu LGTBIQfobiaren baitan ematen diren hainbat eta hainbat egoera deseroso, biolento eta salagarriak.

Horiei buruz hitz egiteko, hilaren 13an, osteguna, Rubén Serrano idazle eta kazetariak idatzitako “No estamos tan bien” liburuaren aurkezpena prestatu dugu sindikatuko LGTBIQ+ lan taldean. Liburuan 30 istorio baino gehiago jaso ditu Rubenek. Istorio horietan, errealitate horietan, LGTBIQfobia desagertzetik urrun dagoen eta estrukturala den biolentzia dela argi eta garbi utzi du idazleak.

LGTBIQfobia salatzea eta LGTBIQfobiarekin apurtzea guztion ardura delako, hezkuntza komunitatea osatzen dugun pertsonok borroka horretan berebiziko ardura dugu. Baita zuk ere.

Hortaz, mezu honen bitartez, aurkezpenean parte hartzera animatu nahi zaitugu.

Zalantzarik izanez gero, LGTBIQ+ lan taldearekin kontaktuan jar zaitezke lasaitasun osoz.

STEILAS sindikatuko LGTBIQ+ lan taldea