steilasen ongietorria Nafarroako gobernurako akordioari

steilas sindikatuak bere poza adierazi nahi du Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek Nafarroako Gobernu berria osatzeko lortu duten akordioaren aurrean. Gure ustez, gobernu berri hau Nafarroako jendartearen gehiengo batek eskatutako aldaketa sozialari erantzuteko sortuko da.

Itxura guztien arabera, alderdi hauek adostu duten gobernu-egitasmoa oso hurbil dago steilas sindikatuaren proiektutik. Zehazkiago, hezkuntzaren ataleko neurrien artean steilasekazken urteotan egin duen proposamen asko jasotzen du eta Hezkuntza Publikoaren hobekuntza lortzeko baliagarriak izanen direla uste sendoa dugu.

Gobernu berriak egin behar duen kudeaketaren aurrean zorte ona izatea nahiko genuke. Aldi berean, hezkuntza arloko neurri hauek zehazteko eta lehentasunak emateko eragileak aintzat hartzea espero dugu baita sindikatuekin negoziazio marko egonkorra zabaltzea ere.

Iruñean, 2015eko uztailaren 2an

Comunicado a. g.