#Botakuartela lelopean, KEM-MOC talde antimilitaristak kuartelak eraistea eskatu du espazioa auzoak berreskuratu ahal izateko.

Abenduaren 18an izan da, goizeko 11:00ak aldera, eta Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraistea eskatu dute ekintza zuzen ezbiolento baten bidez. Ekintza horretan, bi ekintzailek “#BotaKuartela” margotu dute instalazioa eraldatzen hasteko, bi ekintzaile eraispenarekin hasi diren bitartean, eta beste bi ate nagusian eskegi dira «Gastu militarra 43.000 milioi €» zioen pankarta.

Ekintza horrekin, #BotaKuartela kanpainaren baitan, antimilitaristek armadaren instalazio horren existentzia salatu nahi izan dute, eta aldarrikatu dute, horrelako beste instalaziok bezala, ez lukeela funtzionamenduan jarraitu behar. Gainera, adierazi dute kuartelak Irala auzoari kentzen dizkion 6.500 m2 horiek auzoaren eta hiriaren premietara bideratu beharko liratekeela. Ekintza egin duen talde antimilitaristak, KEM-MOC taldeak, gerren prestakuntzetarako bideratuta dagoen instalazio ororen harresiak bota beharko liratekeela azpimarratu du. batekin, 2022rako onartutako gerrarako aurrekontuari erreferentzia eginez.

Ekintzaren laburpen bideoa:

https://www.facebook.com/sinkuartel/videos/296777515793569