CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik 2019-2022 txostena

Pasadan otsailaren 22an, #CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik kanpainak bi urte bete zituen. 2020ko otsailean, Ordizian, kolektibo eta erakunde askoren babesarekin ospatu genuen prentsaurrekoak eman zion hasiera palestinar herriarekiko enegarren bidegabekeria den trenaren aurkako kanpainari. Bi urte luze hauetan egindako lanak eragin politiko eta sozial nabarmena izan duen arren, tamalez, CAF enpresa euskaldunak palestinar herria jasaten ari den sarraskiaren konplize izaten jarraitzeko borondatea berretsi du; Palestinako lur okupatuetan beste trenbide bat eraikitzekotan baitago. Hala, inoiz baino garrantzitsuagoa da euskal enpresa hau egiten ari dena salatzea eta palestinar herriari elkartasun internazionalista helaraztea.

Zentzu honetan, kanpainaren bidelagun izan zareten kolektibo eta erakundeei (tartean zuek) datozen egunetan hiriburu ezberdinetan ospatuko ditugun bilera informatibora etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu:

  • Bilbo: martxoak 11, 19:00 (Ekoetxea).
  • Gasteiz: martxoak 17, 19:00 (Hala Bedi ondoko lokalean).
  • Ordizia: martxoak 18, 19:00.
  • Iruñea: martxoak 23, 19:00 (Plazaran).

Bilera hauetan hurrengo bi puntuak jorratuko dira:

1)     Bi urte hauetan egin dena azaltzen duen txostenaren aurkezpena.

2)     Hemendik aurrera zuekin batera eman ahal/nahi ditugun pausuen inguruko azalpena eta eztabaida.

#CAFJaitsiZaitezIsraelenApartheidarenTrenetik Koalizioa.