Gure elkartasunaren unea orain da!

  • Mendebaldeko Sahara EZ da Marokoko lurralde-osotasunaren parte, deskolonizatzeko zain dagoen Lurralde Ez Autonomoa da eta Nazio Batuek autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea aitortzen diote.
  • Espainia lurraldeko potentzia administratzailea da. Aldebakarreko adierazpena edo hirugarrenekiko akordioa alde batera utzita, Espainiak ezin du bere erantzukizuna bertan behera utzi.
  • Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioa babestean, Espainiako Gobernuak eta sostengatzen duten alderdiek lege-estaldura ematen diete nazioarteko erakundeek salatutako giza eskubideen urraketei eta haien baliabide naturalen espoliazioari.

Ukrainan ikusten ari garen bezala, nazioarteko ordena demokratiko eta bidezkoak esan nahi du herri guztiek dutela bakea, elkartasuna, garapena eta autodeterminazioa izateko eskubidea. Horrek esan nahi du herri guztiek benetako subiranotasuna erabili behar dutela beren aberastasun eta baliabide naturalen gainean, eta askatasunez ahalegindu beren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala lortzen. Halaber, okupazio kolonial eta atzerritarraren pean bizi diren herriek duten determinazio askerako eskubidea eragozten duten oztopoak ezabatzea dakar. Horixe da Saharako Herriaren nahia.

Horren aurrean, okupatzaile marokoarrari laguntzeko Espainiaren legez kanpoko jarrerak, konplikazio gehigarriak dakarzkio NBEk Mendebaldeko Sahararako duen bake-prozesuari, Marokoren eta POLISARIO Frontearen arteko zuzeneko eta baldintzarik gabeko negoziazioak hastea denean lehentasuna.

Euskadiko Saharako Ordezkaritzak, Solidaritate Mugimenduak eta Saharako Diasporak kontzentrazioak deitzen dituzte Euskadi osoan, Espainiako Gobernuak adierazitako jarrera berria modu sendoan salatzeko.

Datorren asteartean, martxoak 22, Euskadiko Saharako Ordezkaritzak, Elkartasun Mugimenduak eta Saharako Diasporak kontzentrazioak deitu dituzte 19:00etan Euskadin zehar. Bilbon Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean izango da, eta Gasteizen eta Donostian Gobernuaren ordezkariordetzaren aurrean. Gainerako herrietan, kontzentrazioak antolatzeko lekurik egokienak zein diren adostuko da beti ere 19:00etan.

2022ko azaroaren 13az geroztik aurrerapausorik eman ez denez eta gerra egoera nagusi denez, egoeraren larritasun handiaz jabetuta, Saharako Ordezkaritzak, Elkartasun Mugimenduak eta Saharako Diasporak dei egiten diete berriro euskal gizarteari, bere indar politiko, sozial eta sindikalei elkarretaratze horiekin bat egiteko, Marokoren xantaiaren aurrean egindako lagapen onartezinaren aurrean gaitzespena adierazteko eta Euskal Herrian geure egiten dugun gatazka hau behin betiko konpontzeko eskatzeko.

SAHARAKO ORDEZKARITZA EUSKADIN, SAHARAREKIN ELKARTASUN MUGIMENDUAK ETA SAHARAKO DIASPORA