Komunikazioa EHU/UPV [pdf]

IRABAZI DUGU: Matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak

Indarrean dauden Lan Hitzarmenak eta Akordioak horrela diote: jardunean dauden langileek UPV/EHUko ikastegietan graduko ikasketak egiteko matrikula ordaintzeko beharrezko zenbatekoa jasoko dute eta onura hori beren seme-alabek ere izango dute.

2014ko otsaileko Gerentziaren Ebazpen batek mugak eta murrizketak ezarri zituen laguntza hauetan, aurrekontuetako murriztapenak oinarri hartuta.

Hitzarmenetan jasotakoaren urraketa zela, ulertu zuen steilasek besteak beste, eta erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu genuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegirik Gorenak arrazoia eman zigun, eta UPV/EHUk helegitea berriro jarri zuen.

Azkenean Espainiako Epaitegirik Gorenak steilasek aurkeztutako auzi-eskeari behin betikoz arrazoia eman dio. Hau agintzen du: “…se estime íntegramente la demanda (steilasek aurkeztutakoa) reconociendo el derecho del personal a la aplicación de la previsión del convenio colectivo en orden a la compensación por matrícula, sin las limitaciones aplicadas por la Universidad, y consiguiente anulación de la resolución de 14 de febrero de la Gerente de la UPV/EHU….”

Ezin argiago. UPV/EHUk dirulaguntzak oso-osorik ordaindu behar ditu. Murrizketen garai honetan alaitasun apurtxo bat atseginez ekartzen dugu. Ez da azkena izango.

UPV/EHUko sindikatu guztiak gure auzi-eskeari atxikitu zitzaizkion… guztiak? Ez.

UGTk, beti bezala, literatura asko plazaratu zuen, baina ez zuen ezer praktikorik egin, ez zen atxikitu. Ahaztu zitzaion, ez zuen interesgarritzat jo…. ez dakigu. Horregatik sindikatu hori demandatu gisa azaltzen da gorenaren epaian UPV/EHUrekin batera.

Hurrengo jakinarazpenetan xehetasun gehiago emango dugu. Baina hau da mamia: irabazi dugu, eta UPV/EHUk matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak oso-osorik ordaindu behar ditu.