Gaur ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok egindako lan-ezbeharren txostena aurkeztu dugu Bilbon eta Iruñan.

Aurten ere, salatu beharra daukagu 2020tik jarduera ekonomiko txikiagoa izan arren, laneko istripuek eta gaixotasunek gora egiten jarraitzen dutela. Lan-istripu hilgarrien ondorioz, 68 langile hil egin dira 2021.urtean, eta, gutxienez, beste 17 pertsona hil dira amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz. Egoeraren larritasuna ikusita, prebentziora bideratutako baliabide publikoak oso urriak direla azpimarratu beharra daukagu. Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen diegu EAEko eta Nafarroako Gobernuei:

– Enpresen gaineko kontrol handiagoa laneko osasun eta segurtasun arloan.

– Mutuen eta prebentzio-zerbitzuen publikotasuna

– Arrisku psikosozialen ebaluazioak egitea

Irakurri txostena osorik hemen.