Gerra-gastuaren eta industria militarraren aurkako XIV. Txirrindularitza Martxa, hainbat talde antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak bultzatuta, gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregitik 11: 00etan atera da.

Ekimen honen bidez, deialdia egin duten elkarteek «gastu militar eta armen trafikoaren amaiera eta euskal armagintza enpresen ekoizpena zibil bihurtzea » eskatu dute. Halaber, “Euskal Instituzioek arma lantegiekin duten inplikazio gero eta handiagoa eta militarismorako baliabideak handitzea” kritikatu dituzte. Bereziki gaur egungo testuingurua kontuan hartuta: murrizketen politikak: osasunean, pentsioetan, Berdintasun-politikak, gizarte-prestazioak edo etxebizitza duina eskuratzeko zailtasunak. Horretaz gain, bizi-kostuak gora egin du eta familien biziraupen-baldintzak larriagotu egin dira.

Gerraren negozioaren konplizitate instituzionalaren adibide batzuk hauek dira: 6.500 milioi euro gastu militarrerako hazkundea, aurten gastu militarra 22.000 milioi euro jada izan arren. Gainera, Pedro Sanchezen Gobernuak 10.000 milioi euro erabiltzea erabaki du ehiza-hegazkinetan, misiletan, Itsaspekoak eta gerraontziak: “Leopard eta Pizarro tankeak, Eurofighter eta F35 ehiza-ontziak eta borrokarako hegazkina F2000, S-80 klaseko itsaspekoak, Tigre, NH-90 eta Chinook CH47 eraso-helikopteroak, A400 garraio militarra, F-100 eta F-110 fragatak, Meteor, Harpon eta Taurus misilak, etab.» Eusko Jaurlaritza ere ez da bazterrean geratzen, 100 milioi euro inguruko diru-laguntza batez ere sektore aeronautikoari lotutako industria militarrari ematen baitio.

Hori dela eta, bere ibilbidean, bizikleta martxa Barakaldoko ITP AERO (garai batean Precicast-PCB zena) arma enpresaren aurrean bildu da. Honek Airbus A400M garraio militarra eta Eurofighter Europako Borrokarako Hegazkina ekoizten ditu.

ITP AEROk aitortzen du gerra-sektorea bere negozioaren % 29 dela, Eurofighter Europako Borrokarako Hegazkinaren fabrikazioa eta Aireko Armadaren aireontzien mantentze-lanak (111,5 milioi euroko kontratua duena).

Portugaletera iritsi eta Zubi Esekia zeharkatu ondoren, tropelak bere ibilbidea SENER enpresan (Getxon) bukatu du. SENER empresa Europan sektoreko liderra da. “Jarduera-sistemak eta Kontrola (SAC), eta TAURUS KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misiletarako Inteligentzia, Zaintza, Aitortza eta Sistema Integratuen aplikazioak” ekoizten ditu.

SENER Espainiako Estatuan misilen sektorean dagoen bigarren enpresa da, seigarrena aeroespazial militar sektorean eta hamabigarrena armamentu-segmentuan. Gainera, “Israel Aircraft Industries LTD «Israelgo armamentu empresarekin kolaboratzen du Vulcan» programaren bidez “Aeronautikako material berrien diseinatzeko”.

Bizikleta martxa hau antolatu duten erakundeek gogorarazi dutenez, «Euskadik 750 miloi euro material militarra ekoizteagatik fakturatzen ditu” Gehien fakturatzen duen hirugarren autonomia erkidegoa izanik Madrilen eta Andaluziaren atzetik.

Halaber, adierazi dutenez, «Euskal industria militarrean ehun bat enpresak parte hartzen dute. Enpresa horiek beren ekoizpenaren % 80 Marokoko, Saudi Arabiako, Israelgo, Ameriketako Estatu Batuetako, Mexikoko, Brasilgo eta Espainiako Defentsa Ministerioei eta Indar Armatuei saltzen diete, 150 milioi euro inguruko irabaziak lortuz .»

Industria militarrean parte hartzen duten eta gure ibilbidetik kanpo geratu diren euskal konpainia garrantzitsuak dira “Andoainen dagoen SAPA edo Gasteizen dagoen AERNNOVA. SAPA seigarren postuan dago estatu mailan armamentuaren azpisektorean, eta AERNNOVA estatuko zortzigarren enpresa da ekoizpen militarragatik faktura gehien egiten dituena .»

“Azken batean, bizikleta martxa honen bidez industria militarra zibil bihurtzea eskatzen dugu, Orbeak iragan hurbilean egin zuen bezala; bere garaian pistolak, errebolberrak eta bizitzak segatu zituzten mota guztietako arma laburrak egiten zituen enpresak bizikletak egiten ditu gaur egun, ingurumenarekiko bizimodu osasungarria eta atsegina sustatuz», esan dute.

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK, LA GUERRA EMPIEZA AQUÍ eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK