Ikasturtea hasi denetik, zorionez, gero eta haur gehiago ditugu Haurreskolak Partzuergoan. Dena den, haurreskolen behar berriei erantzun egokia emateko hezitzaile gehiago eskatzen dugunean, protokoloak ordezkoak bidaltzeko zailtasunak gehitzeaz gain, enpresak ratioen barruan gaudela dio behin eta berriz lehenengo aldiz ikasturte honetan. Haurreskolak Partzuergoa horretarako Espainiako araudian (LOMLOEn) oinarritzen da legea betetzen duela argudiatzeko. Orain arte ratio txikiagoekin lan egin dugu haurren beharrak hobeto asetzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko.

Zergatik aldatu dute irizpide hau?

Zergatik orain ez dituzte haurren ordutegiak kontuan hartzen?

Zergatik ez dira sarrera eta irteerak gehiago zaintzen?

Non geratzen da hezkuntza proiektua ondoren baliabideak

(hezitzaileak) falta badira?

Hezitzaileak falta dira gaur egun haurreskoletan. Lan erreformaren aldaketaren ostean enpresak kontratuen ezaugarriak ez dituenez negoziatu nahi izan, urtarrila arte Lan Metaketa kontratuak ezin ditu egin.

Egoera honek konponbidea behar du orain!

Legez, orain, Enpresak behar berriak asetzeko LEP arteko kontratuak egin behar izan ditu. Jakin badakigu beharrak lan prekarioekin asetu nahi izango dituela hemendik aurrera, Lan metaketen iraupena 9 hilabetera luzatuz LEP artekoak egin beharrean (uztaileko kaosa betikotuz). STEILAS sindikatutik kalitatezko eta egonkorra den lana sortu behar dela uste dugu Haurreskolei eta langileei urte guztirako kontratuak eginez, LEP ak emanez hain zuzen ere.