APIRILAK 3, GREBA

Hamaika arrazoi ditugu apirilak 3an grebara joateko, Hezkuntza Departamentuak entzun dezan ikastetxeetan irakasleok muturreko egoeran gaudela. Kalera goaz, antolatzera goaz, aldarri hauek lortzeko:

Ratioen jaitsiera lineala hezkuntza-etapa guztietan.
Erosahalmena berreskuratzea.
KPIarekiko soldata-igoera eta 2010az geroztik galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea (% 20aren ingurukoa).
Maila administratiboak titulazioetara egokitzea, Bolonia Planaren arabera.
Benetako behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea.
Gainkarga murriztea ikasleen premiei denbora eskaini ahal izateko. Hau aurrera eramateko baliabide gehiago behar dira: osasun-baliabideak, giza-baliabideak, administratiboak, atezainak eta abar.

Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu eser dadila sindikatuokin gai horiek guztiak negoziatzera lehenbailehen. Irakasleen lan-baldintzak hobetzeaz gain, eskaintzen dugun zerbitzu publikoa nabarmen hobetuko litzatekeelako eskaera hauek aintzat hartuz gero.