Urriaren 22tik 28ra bitartean, EMAKUMEON MUNDU MARTXAREN XI. NAZIOARTEKO ORDEZKARITZA Bilbon izango da. 42 herrialdetako mundu martxako delegatuak izango ditugu gurean, besteak beste: Brasil, Catalunya, Kuba, El Salvador, Filipinas, Galicia, Kenya, Kurdistan, Mali, Palestina, Sahara, Somalia, Tanzania,… ,
Gogoratu Nazioarteko Topaketako bilerak itxiak izango direla, delegatuek soilik parte hartuko dute, baina guk egitarau paralelo bat prestatu dugu, denoi irekita dagoena. Bereziki, nazioartetik datozen emakumeei egingo diegun HARRERA EKITALDIA azpimarratu nahi dugu! Urriaren 22an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Bizkaia Aretoko Koldo Mitxelenan izango da, eta noski, Euskal Herriko feminista guztiak bertan izatea nahi dugu, Bizkaia aretoa femnismoz bete nahi dugu. 17:15etan Areatzan elkartuko gara eta Martxan Bizkaia Aretora gerturatuko gara, bertan, 18:00etan ekitaldiari hasiera emateko!
Egitarau paraleloan, hau da emakume guztientzat zabalik izango den horretan ekitaldi ezberdinak burutuko ditugu: mahainguruak, kontzertuak, ibilaldi historiko feminista Bilboko itsasadarrean zehar, Arratiako eskualdera txangoa, eta beste hainbat ekintza, eta gonbidatuta zaudetela parte hartzera, noski!
Urriaren 27an, Bilboko Areatzan egingo dugu FEMINISTON HERRIA. Egun handia Euskal Herriko mugimendu feministarentzat! Egitarau zabala prestatu dugu! ALTERNATIBA FEMINISTEN AZOKA izango da goizean; Euskal Herrian martxan ditugun proiektu feministak, emakumeek aurrera ateratako proiektuak izango dira azokako protagonistak. Azokaz gain, goizeko 10:00etan hasita gosari feminista izango dugu, jarraian EMAKUMEON MUNDU MARTXA-ko kideekin solasaldia, eta ondoren mahaingurua: feministon bakea eraikitzen deitu duguna. Baina hausnartu soilik ez, emakumeon bazkaria egingo dugu Areatzan eta 17:30etan MANIFESTAZIOA, Arriagatik abiatuta: “Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzarantz” lemapean! Eta amaitzeko, iluntze aldera, kontzertuak: MICE, sustraians, Ni yuta ni tuya eta Gora Etorri.
Gogotsu eta pozik gaude nazioarteko emakumeei harrera egin eta Euskal Herrian egiten ari garen lana erakusteko, hemen ere martxan jarraitzen dugulako, eta hala jarraituko dugulako denok aske izan arte!
Más información en https://www.emakumeenmundumartxa.eus/