About joakin

This author has not yet filled in any details.
So far joakin has created 2957 blog entries.

Laino ilunak UPV/EHUren gainean

Ikasturte berria laino ilunen artean hasi da UPV/EHUn, finantziazio murrizketek sortutakoa alegia. Errektoreak irekiera ekitaldian esan du egoera larrian gaudela, mugan, eta unibertsitateak behar duen finantziazio duina eskatzen du. Baina aldi berean, unibertsitate publikoa diru iturri pribatuaren bidez finantzatzeko eztabaida irekitzen du. Jaurlaritzak murrizketak egin izana onartzen du baina ez du hartzen inongo konpromiso publikorik egoera emendatzeko. Unibertsitate plan berria adostasunaren bidetik egingo duela baino ez du agintzen.

2014-10-30T03:02:45+01:002013 18 iraila |Albisteak, UPV-EHU|

Grebalariak aske!

Azken txanpan gaude. Muntaia polizial hau salatzeko eta epaituko dituzten grebalariekiko elkartasuna erakusteko azken ahalegina egin behar dugu. Asteazkeneko eta osteguneko mobilizazioetan parte hartzeko deialdi berezia egiten dizuegu. Asteazkenean (irailak 11) eta ostegunean (irailak 12), 9:30etatik 14:30ak arte Buenos Aires kalean. MANIFESTAZIOA DEUSTUN Asteazkenean (irailak 11), 19:30ean, San Pedro plazatik abiatuta.

2013-09-11T11:16:08+02:002013 11 iraila |Albisteak, Jendarte mugimenduak|

Prentsa oharra: Berriro dantzan 2014/2013 ikasturtea

Euskal sistema publikoaren defentsan bigarren ikasturtea izango da LOMCEren aurka. LOMCEren eredu atzerakoia ez da behar duguna ezta euskal gizarteak nahi duena ere. Datozen hilabeteetan onartzeko asmoa adierazi dute behin eta berriro, hurrengo ikasturtean ezartzeko. EAEko Hezkuntza Sailak lege horrekiko desadostasuna adierazi du, horren kontra egitasmo zehatza aurkeztu gabe, eta Nafarrroako Gobernuak legea “Nafar erara” aplikatuko duela esan du. Edozein kasutan egitasmo horren aurka kontzienziazio eta mobilizazio kanpainarekin jarraituko dugu

2014-10-30T03:07:28+01:002013 6 iraila |Albisteak, EAE, Nafarroa, Prentsa Oharrak|

2013-2014 ikasturte hasierako esleipena. Irakaslegoa. Esleipenaren behin-behineko ebazpena

2013ko abuztuaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, 2013-2014 ikasturte-hasierako esleipena behin behinekoz argitaratzen da. Zerrendak ikusgai daude irakaslegunean dagoen aplikazio informatikoan. Erreklamazioak aurkeztu daitezke 2013ko abuztuaren 28ko 19:00ak arte, irakaslegunean dagoen aplikazio informatikoak eskaintzen duen loturaren bidez.

2014-10-30T03:08:55+01:002013 27 abuztua |Albisteak, Publikoa EAE|

Hezkuntza Pribatua: Donostian eginiko prentsaurrekoan ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek Kristau Eskolak eta AICEk EAEko hitzarmena bertan behera utzi eta Estatuko hitzarmena aplikatuko dutelako irakurri dugun komunikatu bateratua

Itunpeko irakaskuntzako sindikatuek oso larritzat jotzen dute Kristau Eskola eta AICEk EAEko hitzarmena bertan bera utzi eta Estatuko hitzarmena aplikatuko dutela adierazi izana eta ikasturte hasierarako mobilizazioak aurreikusten dituzte greba baztertu gabe

2014-10-30T03:08:12+01:002013 9 uztaila |Albisteak, Pribatua EAE|