Aurten goi mailako kontserbatorioko oposizioak

Musika eta Arte Eszenikoen katedradunen kidegoan sartzeko prozedura onartzen duen ebazpena (261/2019, urtarrilaren 22koa) ere onartu da. Hogeita bost urte baino gehiago da ez dela era honetako deialdi bat egiten. 22 plaza eskainiko dira Musika eta Arte eszenikoen katedradunentzat: klarinete, konposaketa, etnomusikologia, gitarra, inprobisazio eta akonpainamendua, ganbera musika, musikologia, oboe, organoa, pedagogia, perkusioa, saxofoia, tronboia, tuba, txistua, biola eta biolina.

Ebazpena hurrengo asteetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Azterketak ekainaren 13an izango dira.

 

Deialdiari lotura zuzena

Gogoratu martxoaren 6ra arte izango duzula  inskribatzeko.

Aklarazioa:

  • Titulazio betekizuna betetzen duen edozeinek prozesu honetan parte hartu ahal izango du. Zentzu horretan, Ikerketa Nahikotasuna betekizuna izango da froga praktikoak eta programazioaren defentsa egiteko.
  • Prozesu honetan parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango hautagaiak aldez aurretik funtzionarioak izatea. Bestetik, Musika eta Arte Eszenikoen Katedradunen Kidegoko  funtzionarioak  ez direnak parte hartu dezakete.