Iritzi artikuluak

Iritzi artikuluak2018-07-02T11:55:50+02:00
814/09/08

IKASTURTE BERRIA LOMCEren ESKUTIK

Ikasturte berri bat hasi da unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan. Aurtengo berrikuntza garrantzitsuena LOMCE legearen ezarpen erreala izango da

1014/06/10

LOMCEri ez, pribatizazioari ez!

2014ko urtarrilaren 1etik Lomce gure artean da. Jakina denez jendartea honen aurka agertu da nabarmen, eta asko dira Euskal Herri osoan egin diren eta egiten ari diren ekimen eta mobilizazioak. Hauen guztien helburua, Lomcerik gabeko eskolak, LOMCErik gabeko herriak eta Lomcerik gabeko Euskal Herria bat lortzea da.

2414/02/24

PISA TXOSTENA: TITULARTASUN PRIBATUKO IKASTETXEETAN, EAE-KO BATEZBESTEKOA EUROPAKOA BAINO BAJUAGOA

PISA 2012 txostenaren emaitzak argitaratu eta gero, medioetako tituluek eta Eusko Jaurlaritzak berak baieztatzen dute EAEko Hezkuntza Sistemak EB eta OCDEko batezbestekoak baino emaitza hobeak lortzen dituela, baita publikoaren batezbestekoak EBekoa baino bajuagoa dela ere. Bi datu hauetatik, logikaz ondorioztatuko genuke EAEko sare pribatuak EBeko ikastetxe pribatuek baino askoz emaitza hobeak lortzen dituela. Hala ere, kontrakoa gertatzen da: sare pribatuan ere emaitza baxuagoak dauzka EAEk.

213/07/02

IRITZI ARTIKULUA: Geure Hezkuntza Sisteman diru gehiago segregazioari

Hezkuntza Sailburuak ekainaren 28an EAEko ikastetxe segregatuei (sexuaren arabera ikasleak sailkatzen dituzten ikastetxeei) Diru-laguntzak ematen jarraituko dutela aitortu zuen legebiltzarreko hezkuntza batzordean, gurasoen eskubidea bermatze aldera, ikastetxe horiek araudia betetzen omen dute eta. Adierazpen hauekin Cristina Uriartek berak hartutako erabaki baten berri eman du, ez ezinbestez betebeharreko neurri batena. Hala da, 2010ean STEE-EILASek auzi-eskea aurkeztu zuen diru-laguntza horien kontra, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, 2012ko urrian, sindikatua gai horretan demanda aurkezteko ez dela nor erabaki zuen