KANPAINAREN TRIPTIKOA – KARTELA
KANPAINA BABESTU ZURE SINADURAREN BIDEZ
25 urte beteko dira Itunpeko Ikastetxeetako Irakasleen Lansarien Parekidetasun progresiborako akordioa sinatu zela. Akordio horri esker, gure lan sariak irakaskuntza publikoko irakasleenetatik hurbilago daude. Helburua lan maila guztietan % 95eko parekidetasuna lortzea bazen ere egun, ia maila guztietan – Haur Hezkuntza 2.zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH bigarren zikloa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa- ehuneko hori gainditzen da. Alabaina DBH 1.go zikloko egoera bestelakoa da, irakaskuntza publikoko pareko mailakoekin alderatuz %88,84 kobratzen dute. Horrek suposatzen du oinarrizko soldatan 3.169€ /urte eta hirurteko bakoitzeko 137 €/urte galtzea Bigarren Hezkuntzako gainontzeko irakasleekin alderatuz. DBHko bi zikloetako irakasleek titulazio eskakizun bera dute eta bete beharreko funtzioei dagokienez ez dago inolako alderik. Horrez gain, eskola-ordu eta osagarrien kopuru bera daukate.
Horregatik guztiagatik exijitzen diet Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eta Itundutako ikastetxeetako Patronalei 1992ko Lansariak parekatzeko Akordioa bete dezaten eta, neurri zehatzen bitartez, DBHko Lehen zikloko langileen lansariak Bigarren Hezkuntzako gainontzekoen lansariekin parekatu daitezen epe laburrean.