Eduki informatiboa
Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorren arabera, 2016ko apirilaren 27koa, Pribatutasun Politika honen helburua STEILAS SINDIKATUAK bere zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutzera ematea da.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Egoitza soziala: STEILAS Sindikatua
C.I.F.: G- 48202832
Erregistro datuak:
Posta helbidea: Jose Maria Eskuza 1 – 1esk 48013 BILBO
Telefonoa: 944 10 0298
Datu pertsonalen inguruko eskaerak erantzuteko mail-a: steilas@steilas.eus
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEAK
STEILAS SINDIKATUAK bildutako datu pertsonalak, afiliatuekin lotutako zerbitzu desberdinak emateko tratatzen ditu. Zerbitzu bakoitzeko, webguneak pribatutasun atari honen bidez, politika informatibo zehatza eskaintzen du.
DATUEN JATORRIA
Jasotako datu pertsonalak, horien titularrak eskainitako informaziotik datoz.
ERRAZTUTAKO DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIATASUNA
STEILAS SINDIKATUAK zerbitzuen erabiltzaileek, erraztutako datu pertsonalen zehaztasuna, jadanekotasuna eta egiatasuna bermatu eta horrengatik erantzuten dute, baita modu egokian
eguneratuak mantentzeko konpromezua hartzen dute.
KONTSERBAZIOA
Datu pertsonalak jaso diren helbururako beharrezkoak diren heinean gordeko dira eta interesdunak datuen ezabatzea eskatzen edo tratamenduaren aurka egiten ez den bitartean. Era berean, STEILAS SINDIKATUARENTZAT galdagarriak diren lege betebeharrak betetzeko legezko epeen arabera kontserbatuko dira.
LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILI AHAL IZATEKO LEGEZKO TITULUA.
STEILAS SINDIKATUAK datu pertsonalen tratamendua egiteko legitimazioa Datu Pertsonalen Erregelamendu Orokorrak ezarritako baldintzen arabera egingo da, datuen titularra zerbitzu bakoitzean aplikagarri diren legezko tituluen inguruan informatuz. Horien artean, hurrengoak izan daitezke: adostasuna, pertsona alderdi den erlazio juridikoaren betepena, lege betebeharraren betepena edo sindikatuaren gaur eguneko edo ohiko kideei dagokien datuen tratamendua.
HARTZAILEAK
Datu pertsonalen tratamenduan zehar STEILAS SINDIKATUAK ez du inolako lagapenik egingo, salbu eta lege betebehar baten betepenean, zerbitzuari euskarri emateko edo, beharrezkoa denean, pertsonaren aldez aurretiko baimena eskatuta.
ESKUBIDEAK
STEILAS SINDIKATUAK interesdunei haien datu pertsonalekin lotutako hurrengo eskubideen egikaritza errazten die:
• Datuen irispide eskubidea
• Zuzentzeko edo ezerezteko eskubidea
• Tratamendua mugatzeko eskubidea
• Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea
• Datuak transferitzeko eskubidea
• Emandako adostasuna kentzeko eskubidea
Edozein pertsonak eskubidea dauka STEILAS SINDIKATUAK bere datu pertsonalak tratatzen ari den inguruko baieztapena jasotzeko, bere datuetara irispide izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, kasuan kasu, ezereztea eskatzeko beste arrazoien artean, jada beharrezkoak ez direnean jaso ziren helbururako.
Kasu zehatzetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, datuak soilik erreklamazioak egin edo defenditzeko gordeko dira. Modu berean, kasu zehatzetan eta egoera bereziekin erlazionatutako arrazoiak izanda, interesdunak datuen tratamenduaren aurka egin dezakete.
Kasu horretan STEILAS SINDIKATUAK datuak tratatzeari utziko dio salbu eta legezko arrazoiengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egin edo defenditzeko beharrezkoa denean. Interesdunak eskubidea izango du bere adostasuna edozein unetan kentzeko. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legezkotasunean.
Datu pertsonalen babesari dagokionez, zure eskubideak aseturik ikusten ez badituzu, eskumeneko Datuen Babeserako Bulegoan dagokion erreklamazioa jarri ahalko duzu.
DATU PERTSONALEN BABESERAKO ORDEZKARIA
STEILAS SINDIKATUAK Datuen Babeserako Ordezkaria dauka DBO eta garapenerako araudia modu egokian aplikatzen den ikusteko. Modu berean, gai honen inguruan auzitegiek eta Datuak Babesteko Bulegoek igortzen dituzten instrukzio edo ebazpenak betetzeko jardungo du. Honez gain, STEILAS SINDIKATUAK egiten duen informazio pertsonalaren kudeaketan pertsonen errespetua zaintzeko eta interesdunek haien eskubideen egikaritzan bidaltzen dituzten eskaerak erantzungo ditu, aldez aurretik adierazi diren helbide elektronikora idatzi bat bidaliz.