AKREDITAZIOAK
IRAKASLEGO GUZTIARENTZAT BERARIAZKO PERFILEN AKREDITAZIO PROZEDURA
Bai kontratatuak eta baita funtzionarioak
Urte osoan zehar irekia egonen den prozedura. Tramitazio orria.

ABILITAZIOAK Maisu-maistra funtzionarioentzat
Jarraipen orria
Gogoratu orain arte eskatu ez duzuenok ere nahi duzuenean eska dezakezuela!
Maisu-maistren espezialitateen Errekonozimendua.
Eskabideak edozein unetan aurkezten ahalko dira, eta ondoko prozedurari jarraituz tramitatuko dira:
a) Batzordeak epe hauetan aztertu eta ebatziko ditu eskaerak:
-Irailaren 1etik abenduaren 31 bitarte aurkeztutako eskaerak urtarrilaren lehen hamabostaldian ebatziko ditu batzordeak.
-Urtarrilaren 1etik apirilaren 30a bitarte aurkeztutako eskaerak maiatzaren lehen hamabostaldian ebatziko ditu batzordeak.
-Maiatzaren 1etik abuztuaren 31 bitarte aurkeztutako eskaerak irailaren lehen hamabostaldian ebatziko ditu batzordeak.