Erlijioa Eskoletatik at!!!
Dakizuenez, datorren astean matrikulazio kanpaina abiatuko da EAEko ikastetxe guztietan. Hori dela eta, ostegunean, urtarrilaren 30ean STEE-EILAS sindikatuak protesta ekimena burutuko du erlijioak eskolatik kanpo uzteko eskatuz eta gurasoei ez erlijioa ez derrigorrez jarri duten alternatiba ez hartzeko animatuz, azken honek balore doktrinatzailea ere duelako. Protesta-ekimena performance baten bidez gauzatuko da, goizeko 11etan Gasteizko Desamparados elizaren aurrean.