Correscales 2016: Duintasunaren aldeko bidea prekarietatearen aurka

Correscales Bilbotik Bartzelonarainoko laisterketa bat izango da, etapaka eta atsedenaldirik gabe egingo dena, txandaka; bidean, zeharkatuko ditugun herrietan Correscales pasa aurretik eta ondoren hitzaldiak eta ekintza aldarrikatzaileak egingo ditugu gure borrokaren berri emateko, gure borroka beste borrokekin saretuz kolektibo, elkarte, udal, sindikatu, pertsona eta abar guztien babesarekin.