2013-2014 ikasturte hasierako esleipena. Irakaslegoa. Esleipenaren behin-behineko ebazpena

2013ko abuztuaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, 2013-2014 ikasturte-hasierako esleipena behin behinekoz argitaratzen da. Zerrendak ikusgai daude irakaslegunean dagoen aplikazio informatikoan. Erreklamazioak aurkeztu daitezke 2013ko abuztuaren 28ko 19:00ak arte, irakaslegunean dagoen aplikazio informatikoak eskaintzen duen loturaren bidez.

2014-10-30T03:08:55+01:002013 27 abuztua |Albisteak, Publikoa EAE|

Hezkuntza Pribatua: Donostian eginiko prentsaurrekoan ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek Kristau Eskolak eta AICEk EAEko hitzarmena bertan behera utzi eta Estatuko hitzarmena aplikatuko dutelako irakurri dugun komunikatu bateratua

Itunpeko irakaskuntzako sindikatuek oso larritzat jotzen dute Kristau Eskola eta AICEk EAEko hitzarmena bertan bera utzi eta Estatuko hitzarmena aplikatuko dutela adierazi izana eta ikasturte hasierarako mobilizazioak aurreikusten dituzte greba baztertu gabe

2014-10-30T03:08:12+01:002013 9 uztaila |Albisteak, Pribatua EAE|

IRITZI ARTIKULUA: Geure Hezkuntza Sisteman diru gehiago segregazioari

Hezkuntza Sailburuak ekainaren 28an EAEko ikastetxe segregatuei (sexuaren arabera ikasleak sailkatzen dituzten ikastetxeei) Diru-laguntzak ematen jarraituko dutela aitortu zuen legebiltzarreko hezkuntza batzordean, gurasoen eskubidea bermatze aldera, ikastetxe horiek araudia betetzen omen dute eta. Adierazpen hauekin Cristina Uriartek berak hartutako erabaki baten berri eman du, ez ezinbestez betebeharreko neurri batena. Hala da, 2010ean STEE-EILASek auzi-eskea aurkeztu zuen diru-laguntza horien kontra, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, 2012ko urrian, sindikatua gai horretan demanda aurkezteko ez dela nor erabaki zuen

2014-10-30T03:08:27+01:002013 2 uztaila |Albisteak, Iritzi Artikuluak|

Hezkuntzako eragileak LOMCEren kontra

Wert hezkuntza ministroak ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean, Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, guraso eta langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, lege honekiko gure aurkakotasuna adierazi dugu azken hilabeteotako hainbat agerraldi eta mobilizazioetan

2014-10-30T03:09:50+01:002013 19 ekaina |EAE, Nafarroa|