Erlijioa eskolatik at!!!

Eskola Publikoak laikoa izan behar du guztiona izan dadin, gure burua horretan ordezkatuta ikus dezagun gure sinesmenak kontuan izan gabe, gai hori pribatua baita. Laikotasunak jakintza eta fedea, politika eta erlijioa, eta, estatua eta eliza bereiztea defendatzen du, kontzientzia askatasuna bermatzeko eta sinesmen berberak ez dituen jendearen arteko bizikidetza posible izateko.

2015-02-10T11:45:45+01:002015 4 otsaila |Albisteak, Publikoa EAE|

Erlijioa Eskoletatik at!!!

Dakizuenez, datorren astean matrikulazio kanpaina abiatuko da EAEko ikastetxe guztietan. Hori dela eta, ostegunean, urtarrilaren 30ean STEE-EILAS sindikatuak protesta ekimena burutuko du erlijioak eskolatik kanpo uzteko eskatuz eta gurasoei ez erlijioa ez derrigorrez jarri duten alternatiba ez hartzeko animatuz, azken honek balore doktrinatzailea ere duelako. Protesta-ekimena performance baten bidez gauzatuko da, goizeko 11etan Gasteizko Desamparados elizaren aurrean.

2014-10-30T02:59:28+01:002014 3 otsaila |Albisteak, Publikoa EAE|