prentsaurrekoaAtzo , urriak 15, Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen lan hitzarmenaren ultraaktibitatearen inguruko epaiketa izan zen Epaitegi Nagusian. Hori dela eta, alorreko sindikatuok – ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT- prentsaurrekoa eman genuen Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean.
Bertan, sindikatuek jakitera eman dute datozen urriaren 22 eta 24rako  ordubeteko lanuzteak deitu dituztela  eta elkarretaratzeak urriaren 29rako.

Aldi berean, sindikatuok eskatu genien, beste behin, patronalei eurek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea, hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe eta lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.
 Prentsa-oharra