Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua, Leioako Kanpusera etorri da, Arte Ederretako Fakultatearen eraikin berria inaugurazio ekitaldia dela eta.
Cristina Uriarte ez da bakarrik etorri. Itziar Alkorta, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Sailburuordea ere etorri da. Biak dira Unibertsitate honetako kideak dira, beraz aurrekontuetan murrizketen ondorioz EHUk pairatzen duen muturreko egoeraren berri zehatza izango dutela pentsatzekoa da.
Edonola ere, egoera latza hau Sailburuari gogorarazteko aukera egokitzat jo dugu bisita hau. STEE-EILAS eraikinaren atarian egon da Sailburuaren zain, berari gutun bat emateko asmoz. Ekitaldi hauetan maiz gertatzen den moduan Sailburua alboko ate batetik sartu da, egoera deserosoren bat ekiditeko akaso. Azkenean STEE-EILASek Sailburuorde den Itziar Alkortari, eman dio gutuna. Honek esan digu Cristina Uriarte helaraziko diola. Ondoren, beti bezala, luntxa zegoen, eta aretoan murrizketen kontrako kartelak jarri ditugu. Luntxera, ordea, ate nagusitik sartu da Sailburua.
Euskal Erkidego Autonomoaren 2014ko aurrekontuen berri laster izango dugu. Berehala jakingo dugu Jaurlaritzak eta gure sailburuak UPV/EHUko egoera kontutan hartuko duten edota orain arteko murrizketa bideari jarraituko duten unibertsitatean.
Atxikita duzue Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua andereari eman diogun gutuna eta animatu egiten zaitugu aurrerantzean murrizketa politiken aurka antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko.
Leave A Comment