URRIAK 24 ELKARTERATZEA LAKUAN: Argazki bilduma
LOMCE EZ! EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!
LOMCE legea onartu duten une honetan, inoiz baino beharrezkoagoa egiten zaigu horren kontra azaltzea eta Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzeari eustea. Bide horretan kokatzen ditugu murrizketen aurka burutzen ditugun mobilizazio eta adierazpen guztiak, eta, bide horretan ere, edozein ikuspuntutik onartezina den LOMCE legearen kontra borrokatzen dugu.
Hezkuntzako beste sindikatuekin eta erakundeekin batera hainbat ekimen bultzatu dugu aurten, betiere ahalik eta batasun eta koherentzia handiena bilatzen. Orain, urriaren 12ko manifestazioa eginda, urriaren 24ko eguna probetxatu nahi dugu gure jarrera berresteko.
Nafarroan, sindikatu guztiek, eta bai gurasoen, baita ikasleen eta zuzendarien elkarteek manifestazioa egingo dugu, eta, EAEn, proposamen xume bat bidaltzen duegu, ikastetxeetan modu integratzaielan bideratzeko.
Ikasturte honetan LOMCEren aurka egiteaz gain, eskola ereduaz ere eztabaidatzeko beta izango dugulakoan gaude. LOMCE ez, hezkuntza sistema propioa, publikoa, laikoa, euskalduna, integrala, inklusiboa… gero eta hobea, nahi dugu. URRIAK 24 DEIALDIA
Leave A Comment