Hitzarmena STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuok sinatu dugu. Azken momentuan CCOO atxikitu zen
Zentroen birmoldaketarako plana dela eta, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek eta Administrazioak honako bermeak jasotzen dituen hitzarmen bat sinatu dute (CCOOk azken momentuan eman zuen bere atxikimendua):
- Egungo AZPko langileak mantenduko dira: RPTko lanpostu guztiak, Unibertsitate Planaren bitartez sortutako RPTko 50 lanpostuak eta, plan horren finantziazioarekin eginiko 100 kontratuak barne.
- Egungo Campus-adskripzioak mantenduko dira, ez da inongo aldaketarik egongo.
Zentroen Berrantolaketarako egitasmoak kezka eta zalantzak sortu zituen bi gai hauen inguruan, eta garrantzitsua da horren inguruko bermeak idatziz jasota geratzea.
Garrantzitsua bai, baina ez da nahikoa. Aspalditik STEE-EILASek salatzen ari den bezala 2011-14 Unibertsitate Planaren harira sortutako 150 lanpostuen etorkizuna Eusko Jaurlaritzak hurrengo Planean haiek mantentzeko nahiko finantziazio jartzearen menpe dago eta baita errektoreak Eusko Jaurlaritzaren aurrean agertzen duen irmotasunaren menpe ere.
STEE-EILASek exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari lanpostu horien jarraipena bermatzen duen finantziazioa ematea EHUri.
Ez genuke onartuko ere errektorearen gobernu taldeak lanpostu horietako bakar baten murrizketa ekarriko duen kudeaketa babestuko balu.
Oharra: IIP mailan ere akordioa erdietsi da eta guk sinatu dugu, LABekin eta UGTekin
Leave A Comment