Dakizuen bezala Eusko Jaurlaritzak lana eta familia uztartzeko diru laguntza gehiagorik ez emateko erabaki du. Erabaki hau Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikaren beste ondorio larria da eta eragin zuzena du lana eta familia uztartzeko diru laguntza eskatu duten milaka pertsonentzat.
Atxikituta afektatuek sinatzeko dokumentua bidaltzen dizuegu presio eta eskakizun neurri bezala. Kanpaina hau afektatuen familia batzuk antolatu dute.
Zabaldu eta afektatua bazara, gorako helegitea sinatu eta guri helarazi. Bestela Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan entregatu.
Dokumentua betetzeko: Osatu gorriz dauden atalak zure datuak jarrita, eta aukeratu, urdinez dauden ataletan, zure egoerari dagokion azalpena, eta ezabatu gainontzekoak.
Hurbildu sindikatura eta bertan utzi errekurtsoa irailaren 26 baino lehen.
1) Zabaldu dokumentua eta informazioa zure ezagunen artean.
2) Adi egon izan litezkeen berriei Facebooken bitartez: https://www.facebook.com/groups/776340842429212
Leave A Comment