STEE-EILAS sindikatuak prentsa ohar honen bitartez jakinarazi nahi du Nafarroako Gobernuak 76/2014 epaiari ezarritako helegitea ez duela kontuan hartu epaitegiak, eta Departamentuaren abokatuek emandako argudioak gutxietsi egin ditu. STEE-EILASek irabazitako epaiak bat egiten zuen sindikatuak emaniko argudiookin: esleipen ekitaldietan irakasleen espezialitatea garrantzitsuagoa da izangaien hizkuntza profila baino, bertan behera utziz 2009 urteko esleipenetan Haur Hezkuntzan emaniko plazak ( Lehen Hezkuntzako irakasleei, ingeles profila). Epai berri honi ezin zaio helegiterik aurkeztu, eta berresten du Administrazioak ez zuela bat jokatu nafar eta estatu mailako legediarekin eta bestelako bideak jorratu beharrean haur hezkuntzako espezialitatea baztertu zuela ingelesari lehentasuna emanez. Bi epai hauek ez dute Departamentuaren hutsa zuzentzen esleipen ekitaldietan, baina garaipen moral berria da gure sindikatuarentzat, beste behin ere bat egiten dutelako sostengatzen dugun argudioarekin, hots, espezialitateak – hizkuntzak baino – lehentasuna duela. Haur Hezkuntzan ari den irakasleak, hizkuntza behikularra edozein delarik ere, maila horretan aritzeko behar bezalako gaitasuna eta habilitazioa behar duela izan.
Era berean, aurrekaria ezartzen du epai honek eta STEE-EILASek APS eta LABekin batera Nafarroako hezkuntza kalitatearen eta irakasleen defentsan 37/2014 Agindu Foralari aurkeztu dion helegiteari bidea errazten dio.
Leave A Comment