Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira GUNE plataformak – STEE-EILAS tarteko- elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. GUNE osatzen duten sindikatu eta jendarte mugimenduek bere aldarriak jakitera eman diote Eusko Jaurlaritzari, beste behin
-
Gutxieneko soldata zeharo hobetzea, ekiditeko lanean dagoen edonor pobrea izan dadin.
-
Langabezia-prestazio duina, enplegurik aurkitzen ez den bitartean.
-
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE edo RGI) eta Gizarteratzeko Errentaren (Oinarrizko Errentaren) zenbatekoa gehitzea, egungo LAGSEren (SMI) gainetik. Horrekin batera, kide bat baino gehiagoko bizikidetza-unitateei aplikatzen zaien eskalak gehitzea. Egun indarrean dagoen sistemaren ordez diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea, eskubide soziala izango dena. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatu beharra dago. BDE eta Gizarteratze Errenta mantenduko direla bermatzea, baliabide ekonomikorik ez dagoen bitartean. Gizarte-Larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa aitortzea; laguntza horiek benetako beharrizanak osatu behar dituzte.
-
Prestazio sozialak jasotzeko aukera aitortzea murrizketen ondorioz baztertuta geratu diren kolektibo guztiei.
-
Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak alde batera uztea.
-
Aurrekontuak gehitzea, ahalbidetzeko zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoak (osasungintza, hezkuntza, enplegua, arreta soziala) izango direla.
-
Pertsona guztiei osasun eta osasun-arreta eskubidea, hezkuntza eskubidea eta etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzea. Halaber, bermatzea baliabide ekonomiko nahikorik ez duelako inor ez dela argindar, gas edo urik gabe geratuko.
-
Erakundeen konpromisoa, babes sozialeko sistema oso bat ezartzea ahalbidetuko duten tresna propioak ezartzeko; sistema horri esker Euskal Herrian guztiek bizimodu duin, autonomo eta egokia garatzeko bitarteko eta baliabide nahikoak izango lituzkete.
Leave A Comment