HEZIBERRI MOZORRORIK GABE
Gaur, STEE-EILAS sindikatuak Hezkuntza Sailarekin izandako bilerak orain arte guk behin eta berriz Heziberriren inguruan publikoki salatu duguna berretsi du:
1.- LOMCEren ezarpena gure erkidegoan Heziberriren bitartez egingo da. Aurrerantzean, Jaurlaritzaren oniritziarekin, Madrilgo gobernuak mugatuko du hezkuntza sistemaren garapena.
2.- Orain arteko faseetan (marko pedagogikoa eta curriculum dekretuak) eta Hezkuntza Lege berriaren eratze prozesurako, Hezkuntza Sailak bidelagun zehatzen aldeko aukera egin du. Horrela, langileon ordezkaritza, eta beraz eskola komunitatearen zati handi baten ekarpenak nahita alboratzen dira.
3.- Heziberri 2020k interes propioen izenean lanean dabiltzan eragileen eskaerei ematen die erantzuna, hezkuntza sistema publikoaren kalterako.
Beraz, STEE-EILAS sindikatuak Heziberri 2020 bertan behera uzteko eskaria luzatu dio Hezkuntza Sailari, ez baitira gutxieneko baldintzak ematen Hezkuntza Lege Berri baten egitasmoa aurrera eramateko.
2014ko azaroak 25
Leave A Comment