pegatinalogo_azkenaGaur jakin dugu, Basauriko gizon batek bere bi alabak hil eta bere buruaz beste egin duela Asturiasen. Honen aurrean Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak honako hau adierazi nahi du:

  • Argi dugu atzo jazotakoa indarkeria matxistaren beste eraso bat dela, bortitza eta muturrekoa. Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, egiturazkoa da. Adierazteko forma eta esparru mota asko ditu, eta makineria sozial, politiko, kultural, juridiko, ekonomiko eta ideologiko osoan dago presente.

  • Gizon honek erailketak Euskal Herrian gauzatu ez baditu ere, EHko mugimendu feministak ezin du ahaztu basauriarra den gizon batek burutu duela basakeria hau, eta horregatik honen aurrean ohiko protokoloa aktibatuko ez badugu ere, gure gaitzespen osoa adierazi nahi dugu.

  • Esan bezala, argi daukagu hau ere indarkeria sexista kasu bat dela. Kasu honetan 7 eta 9 urteko alabek ordaindu dute indarkeria honen muturreko ondorioa. Jakin ahal izan dugunez, bananduta zeuden gizona eta haurren ama, eta aitak bisita erregimena balioztatu zuen alabak hil eta bere buruaz beste egiteko; honekin alaben bizia eteteaz gain, haurren ama lur jota utziz.

  • Uste dugu mendekuzko ekintza honen aurrean Bizkaiko eta Euskal Herriko jendarteak ezezko irmoa eman behar duela, eta berriro ere emakumeok askatasunean bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatu eta indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzeko eskubidea dugula adieraziko dugu,

ABENDUAK 29, LARUNBATA, BILBOKO ARENALEAN 13:30ETAN ELKARRETARATZEA DEITU DUGU.

  • Bestalde, emakumeonganako eraso honi gure gaitzespen osoa adierazteaz gain, gure elkartasun osoa eta besarkada feministak bidaltzen dizkiogu, alabak eraitsi dizkioten emakume horri. Ez zaude bakarrik!

GORA BORROKA FEMINISTA!

GORA EMAKUMEON BIZITZAK!

Euskal Herrian 2014ko azaroaren 28an

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

http://politica.elpais.com/politica/2014/11/27/actualidad/1417122559_904359.html