24 MILOI EURO SARE PRIBATURAKO BITARTEAN HAURRESKOLAK PARTZUERGOA %7,4 GUTXIAGO
STEE-EILAS sindikatuak salatzen du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Agindu baten bidez jakinarazi duenez, 2014-2015 ikasturterako lehen zikloko (0-3 urteko) ikastetxe pribatuei 24.389.510 euroko diru-laguntza bideratuko duela.
Hezkuntza Sailak bitartean, aurrekontuetan %7,4ko jaitsiera (3,7 milioio € gutxiago, beraz) proposatzen du sare publikorako, hau da, Haurreskolak Partzuergorako.
Administrazio publikoak hartu dituen erabaki horien ondorioz, 0-3ko eskola pribatu askoren kuotak Haurreskolak Partzuergokoenak baino merkeagoak dira.
Harritu egiten gaitu gobernuak daukan jarrerak, sare pribatua bultzatzen baita publikoa ahultzen den bitartean.
STEE-EILAS sindikatua
2014-12-1
Leave A Comment