EAEko Fiskalitate atzerakoiak aurrekontuak baldintzatzen ditu
Administrazio batek, Eusko Jaurlaritzak besteak beste, aurkezten dituen gasturako aurrekontuez aritzea diru-sarreren aurrekontuak, fiskalitatea aipatu gabe gure buruari ziria sartzea litzateke.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan zein hego Euskal Harriko presio fiskala Europar Batasuneko fiskalitatearen azken muturrean daraman urteetan eta EAEn 6.000 milioiko defizita dago eurorako bataz bestekora iristeko. “Fortuna “ handiei eta enpresei “barkatutako” dirua edo “ bidegabeko gastu fiskalaren estoldetatik ( kenkariak, pizgarriak,…) ihes egiten duen dirua da. Horri guztiari gehitzen badiogu Madrilek inposatutako defizit publikoa murriztearen aldeko araudiari men egitea beste 200 milioi gutxiago dauzkagu gastu soziala bermatzeko.
Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako politika horiek ekarri dute aurrekontu publikoak gero eta eragin gutxiago izatea ekonomia globalarekiko. 2009an EAEn 100 euro bakoitzeko 15,5 gastu publikorako baziren, 2015ean 15euro bakarrik izango dira , hau da, 328 milioi gutxiago gastatuko dira 2009koarekin alderatuz.
Oraingo fiskalitatea eta aurrekontu politikak “burbuila”k eztanda egin aurrekoak baino bidegabekoak dira. Eta hau guztia, krisiaren kudeaketari esker.
Zor izugarria eta AHT gehiegi, gastu soziala eskasa
Aurreko hori guztia aintzat harturik, azter dezagun zertan eta zenbat diru xahutuko duen Urkulluren gobernuak eta , behingoz, ez dugu murrizketarik aipatuko. Badaude Urkullurenn gobernuak ( eta aurretik Patxi Lopezenak ere) euro bakarra ere aurreratuko ez duen bi diru-partida.
Zorra ordaintzeko erabili zen dirua 2009an 84 milioi izan baziren 2015ean 990 izango dira. Orain, 10 aldiz diru gehiago erabiliko dugu banka espekulatiboaren poltsikoak asebetetzeko krisia aurretikoarekin alderatuz. Esango digute ezinbestekoa dela krisiari aurre egiteko, baina zera gordetzen dute. Gure fiskalitatea europarrekin homologatuz gero aparteko 6000 milioi gehiago izango genituzke eta ez litzateke inolako inolako zorpetzerik beharko krisiari aurre egiteko.
AHTrentzako ere herritar guztien dirua xahutzeko ez dauka arazorik Jaurlaritzak. 2009 72 milioi erabili bazituen, aurten 350 izango dira. Urteotan ia 2.000 milioi euro gastatu ditu oraindik ere zertarako balioko duen azaldu gabeko lan erraldoi hori finantzatzeko.
Dirua lagunen poltsikoak betetzeko eta jostailu garestiak erosteko erabili eta gero hondarra geratzen diren zuloak estaltzeko banatu behar dugu. Horrela, funtsezko zerbitzu sozialei, osasungintza eta hezkuntza besteak beste, bideratutako diru partidak zerbait murriztu dira , portzentaian, 2014koekin alderatuz. ELGAren bataz besteko gastuetan izateko Jaurlaritzak ia 2.200 milioi euro gehiago gastatu beharko lituzke. Hezkuntza publikoari dagokionez, Rajoyren gobernuak ere Urkullu Jaunarenak baino diru gehiago gastatuko du PIB-ekin alderatuz gero. Beraz, EAJ-PNV-k esanagatik ere, ez zaio galgarik ipiniko funtsezko zerbitzu publikoen kalitateren galerari ezta aipatu alorretako enplegu eta lan baldintzen galerei ere.
Modu berean, Jaurlaritzak Patxi Lopezek hasitako gizarte prestazioen murrizketari eutsiko dio; are gehiago DBE eta PCV-kren %7ko murrizketari eta milaka pertsonen gizarte-bazterketari Lanbideren bidez modu alegalean ezarritako eguneroko murrizketak gehitu behar zaizkie. Gizarte baldintzen kaskartzeari Jaularitzak RGI eta ELOrekin murrizketekin aurre egiten dio, eta GLD-k urteko lehen 6 hilabeteko gastua bakarrik bermatzen du.
Ildo beretik Jaurlaritzak Familiaren kontziliaziorako laguntzak egoera penagarria konpondtzeko neurririk hartu gabe jarraitzen du 2015ean. 30 milioi bitarteko diru handitzea saldu nahi digute 2014an bete beharreko ordainketak kitatzeko direnean.
Etxebizitza publikoaren ia erabateko desagerpena, garapenerako kooperaziok izandako atzerapausoa, gizarte zerbitzuen garapen eskasa edo genero-berdintasunarekiko eta genero-indarkeriaren aurkako inolako konpromisoa hartu izana ere aipatu daitezke.
EAEko Foru aldundiek sostengatzen duten politika fiskala urrien baitan, Eusko Jaurlaritzak makillaje asko eta jite sozial txikia duten aurrekontuei eusten dio
Bestelako fiskalitatea eta aurrekontuak beste gizarte eredurako.
Batzuek eta besteek jendartea konbentzitu nahi dute ahal den guztia egiten dutela, garai txarrak direla,… Horren aurrean, aldarrikatzen jarraituko dugu politika eta gastu publikoaren erdigunea pertsonak izan behar garela. Gurean dagoen aberastasunaren portzentaje gero eta handiago erabili behar da pobrezia eta bazterketa saihesteko, matxismoa eta sortzen duen indarkeriaren aurkako politikak bermatzeko. Europako herrialde garatuenekin parekatu behar gara osasungintza eta hezkuntza publikoari dagokienez, ingurunearekiko errespetagarria den ekonomiara bideratu behar dugu gure produkzio-ehundura… beraz, aurrekontu eta Politika fiskala irauli egin behar ditugu
Leave A Comment