Auzitegi Gorenaren epaia kolpe latza izango da PP-ren Lan erreformarentzat eta eta Patronalaren helburuentzat; langileen lan eskubideak suntsitzeko daramaten lasterketan.

Konfirmatzeke dagoen epaiaren arabera lan hitzarmenetan jasota dauden eskubideak indarrean jarraituko dute erreforma aplikatu aurretik lanean ari ziren langileentzat, hitzarmenak akordiorik gabe iraungi eta urte beteko luzapena pasa bada ere, eskubideok norbanako kontratuetara igaroko liratekeelako. Hala ere, ez dirudi epaiak kontratazio berriei eragingo dienik .

Steilas-ek pozteko moduko epaia dela uste du, lan eta lansari eskubideak aitortzen dituelako eta lan erreformaren ondorio kaltegarrienetarikoei mugak ipintzen dizkielako. Hala ere, borroka sindikalaren bitartez lortuko dugu lan hitzarmenetan jasotako eskubideak langile guztiei aplikatzea.