EPE Nafarroan, prentsa-oharra. OPE en Navarra. Nota de prensa
STEILAS sindikatuak Nafarroako Gobernua Lan Eskaintza Publikoaren inguruan
egiten ari den kudeaketa zorrotz kritikatu nahi du prentsa-ohar honen bidez.
Mahai Orokorrean zein Sektorialean horren berri eman beharrean, komunikabideen
bidez izan dugu honen berria, behin erabakia hartua denean.
Iragarritako LEP hau zenbaki hutsa da, maiatzeko hauteskundeen ondorioz aterako
den Gobernuak aldatzen ahal duena.
Eta honela izatea espero dugu, irakasleen egonkortasuna ez ezik, ikastetxeen egonkortasuna erdietsiko badugu, egoeraren analisitik abiatu behar baitugu, gorputz eta espezialitateen analisitik, eta oraingo Gobernuak ez du hau abiapuntu izan.
Beraz, iragarritako 134 lanpostuak, ez eta Esparzak aipatutako 900ak ere, ez dira
nahikorik Nafarroako Hezkuntza Sistemak dituen beharrak asetzeko modu eraginkorrean.
Pamplona/Iruña otsailak 12
Leave A Comment