Hezkuntza eskola txikien aurka

NAFARROAKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA, BERRIZ ERE ESKOLA TXIKIEN
AURKA

Zubietako eskola itxi zuten orain dela urte batzuk, baina 2015-16 ikasturterako guraso
talde batek, udalarekin batera, bertako eskola berriz ere ireki nahi du. Hasiera batean,
udaleko ordezkariak bildu ziren Hezkuntza Departamentukoekin eta azken hauek agertu
ziren herrietako eskola txikien alde. Halaber, esan zieten bost familien idatzizko
konpromisoa behar zutela Zubietako eskola zabaltzeko. Gurasoek eta Udalak bete dute
emandako hitza, baina Administrazioak orain dio bost ume ez direla aski eta gutxienez
zortzi behar dituztela.

Aldiz, Abartzuzako eskolan sei familiak eskatu dute bertako eskolan D ereduko aurrematrikulazioa
eta gainera 4 eta 5 urteko beste lau ume sartuko lirateke euskarazko
ereduan. Kontutan izan behar da, Abartzuza eremu mistoan dagoela eta ume hauek
euskaraz ikasteko eskubide osoa dute beraien herrian bertan. Halaber, giza baliabide
arazorik ez dago D eredua abian jartzeko.

Steilasek eskatzen dio Hezkuntza Departamentuari Zubietako eskola berriz ere irekitzeko,
erakuts dezala benetan dagoela herrietako eskola txikien alde. Bestetik, Abartzuzan D
eredua irekitzeko, ez baitago inongo aitzakiarik ez ezartzeko. Azkenik, bi eskoletan
beharko diren irakasleak kontuan hartzeko eskatzen dio.

Iruñean, 2015eko otsaialaren 12an