Otsailaren 13an, Legebiltzarreko osoko bilkuran, Cristina Uriarteri kuotak moldatzeko neurriak noiz gauzatuko zituen erantzuteko, zera esan zuen: “Sakontasunarekin aztertzen ari gara eta 2015-16 ikasturterako kuota berriak indarrean jartzeko moduan egongo gara”.
Steilas sindikatuak doakotasunaren bidean neurri hau onugarria izango dela uste du, beti ere, kuota altuena berdin manteduko dela Gobernuak bermatuko balu.
Partzuergoko Haurreskolak: publikoak, doakoak eta unibertsalak izateko lanean jarraituko dugu. Horretarako gure esku dauden bide guztiak jorratzen ari gara: Legebiltzarreko taldeei gure alderrikapenak eramaten, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari beharrak eta eskaerak luzatzen eta gaia gizarteratzen.
Osoko bilkura aprobetxatuz, LABeko lankideekin batera, Legebiltzarrean, Cristina Uriarteri luzatu genion idazki bat matrikulazio irizpideak eta kuotak moldatzeko beharrak azalduz. Honetaz hitz egiteko bilera proposatu genion eta baiezko eman zigun.
Publikoa ardatz, publikoa helburu.
Haurreskolak: publikoak, doakoak eta unibertsalak.
Leave A Comment