EH TTIP Ez kanpainak La Bolsan gaur aurkeztu ditu hurrengo egunetan egingo diren ekimenak. Apirilak 18 Merkatu eta inbertsio tratatuen kontrako eguna da. Bost Kontinenteetako herri eta hirietan tratatu hauen kontra mobilizatuko gara, hauen politikek korporazio handien irabaziak lehenesten baitituzte pertsonen eskubideen gainetik.
EAEn ekintza desberdinak Bilbon gailenduko dira Manifestazio batekin Apirilak 18 iluntzeko 20:00etan Plaza eliptikatik Arriaga antzokiraino. Ekitaldiak:
Apirilak 16 Gasteizen mahai-ingurua Judimendi Gizarte etxean 19:00etan. TTIPren mehatxu eta arriskuak Juan Hernandez (EHUko irakaslea), Gregorio Abascal (filosofoa) eta Jose Ramon Mariño (ATTAC eko ekonomista)
Apirilak 17 Donostian mahai ingurua Guardetxe elkartean jendarte mugimenduen eskutik: Askapena, Fracking Ez, Ekologistak martxan, steilas, Emakume mundu martxa eta moderatzaile lanak Plataforma Pobreza Cero
Apirilak 18 Bilbon 11:00etan alderdi politikoen eztabaida Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Alderdi guztiak daude gonbidaturik
Donostian elkarretaratzea Bulevarrean 12:00etan
Gasteizen mahai informatiboa Correos plazan egun guztian zehar
150413 nota de prensa de la presentacion de los actos organizados por la Campaña EH
Leave A Comment