HEZKUNTZA SAILA: HOBETU BEHARRA [EBALUAKETA TXOSTENA]
Ikasturtea bukatu da eta ebaluatzeko garaia iritsi da, ikasleak baloratzen ditugun
bezala, irakasleak ere baloratuak izaten gara eta jakina, Hezkuntza Sailak ere
balorazioa beharko luke.
Hori dela eta, steilasek gure departamentuak ikasturte honetan izan duen jarreraren
aurrean zera adierazten du:
1. Ikastetxeetako beharrei ez die erantzun egokirik eman: 2-3 urtetako
geletako ratioak handitu ditu, proiektuetako ordu kreditua jaitsi du eta
hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharrak ez dira behar bezala
erantzun, Helduen Hezkuntzan murrizketak mantendu dituzte, besteak beste.
2. Langileak ez ditu zaindu: sistematikoki ordezkapenak ez dituzte bete, LEPn
eskaini dituzten plazak ez dira nahikoak, azterketa medikoak ez dituzte egiten,
gaixotasunengatiko lanpostuen egokitzapenak ez dituzte definitzen, langileen
eroste ahalmena ez dute mantendu, titulazio berdineko kolektiboen soldatak ez
dituzte homologatu, 60 urtetik gorako langileentzako jardunaldiaren
murrizketak ez dituzte ordezkatu, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko
irakasleei informazioa ukatu diete …
3. Irakasle, Hezitzaile eta Haurreskolak Partzuergoarekiko harremanak ez
dituzte zaindu: Hitzarmenen negoziazioak ez dituzte aurrera eraman,
Aurrekontuetan ez dituzte beharrak islatzen, Hezkuntzako BPGa ez dute igo.
4. Jarrera antidemokratikoak azaldu ditu: Erabaki guztiak unilateralki hartu
ditu eta inposatuak izan dira, negoziazioaren arauak ez ditu errespetatu,
Hezkuntza Sistemaren kudeaketa negargarria egin dute, langilearen lana ez
dute batere baloratu.
Laburbilduz, Euskal Eskola Publikoaren aldeko pausorik ez du eman; Madriletik
datorrenari men eginez, LOMCE HEZIBERRI bihurtu du; ikastetxe pribatuetako itunak
mantentzen dituen bitartean, ikastetxe publikoei autonomia eta baliabideak kentzen
dizkie eta langileen lan baldintzak kaskartu egiten ditu.
Horregatik guztiagatik eta sinesgarritasun osoa galdu duelako, steilasek kalabazak
ematen dizkio Hezkuntza Sailari.
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN DEFENTSAN, LOMCE EZ, HEZIBERRI EZ!!!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA ETA LAIKOA!!!
Bilbon, 2015ko ekainaren 22an
Leave A Comment